Ongietorria

ONGI ETORRI

PARKOTXA Golf Klubak ongietorria ematen dizu gure Klubera.

Zelairik gabeko golf-klub bat gara, golf zale talde zabal batek sortua. Partaide gehienak Meaztegi Golfaren erabiltzaileak gara, jabetza publikoko eta kudeaketa pribatuko zelaia, Seve Ballesteros handiak diseinatua eta 2005ean zabaldua.

Gehitzeko jaio gara. Gure lehentasunezko helburuen artean, gure erreferentziako zelaiaren jabearekin eta kudeatzailearekin kolaborazioko eta partaidetzako akordio zabalak ezartzea dago.

Gure Klubaren ikuspegi bera duten beste golf zale, jarraitzaile eta golfera oraindik jokatu ez duten pertsonei zabalik dagoen Kluba izatea nahi dugu.

Golf zale onak garenez, agertoki desberdinetan erronkak onartuz gozatzen dugu. Hori dela eta, gure inguruko eta gure ingurutik kanpoko beste klubekiko harreman onak izateko gure gogoa bizia da.

Golfak adiskidetasuna eta laguntasuna bezalako balore oso positiboak sustatzen ditu, bai golfa praktikatzen duen jendean eta baita gizartean ere. Horregatik, gure nahia aipaturiko baloreak hedatzea eta golfa eskola-eremuetara helaraztea da. Ildo honetatik bideratutako ekimenak proposatu eta babestuko ditugu.

Klub solidarioa garenez, beharrizanak dituzten kolektiboen alde burutuko diren ekintzetan parte hartuko dugu.

Gure Klubeko bizitza soziala animatuko dugu, bereziki txapelketak eta ekitaldi sozialak antolatuz.

Ofizialki onartutako eta irabazi asmorik gabeko kirol erakunde bat gara.

Anima zaitez, gure galdetegia bete eta egin zaitez bazkide.

Lagunarte onean golfaz gozatzea da gure leloa.

LAGUNARTE ONEAN GOLFAZ GOZATZEA

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies